Pribatutasun politika

Pribatutasun politika - Datu Pertsonalen Babesa

  1. Atarikoa

    Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena ("RGPD") eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa ("LOPDGDD") aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, B95372959 I.F.Z. duen Encodigo, formación y rehabilitación S.L enpresaren (aurrerantzean Encodigo, enpresa edo Tratamenduaren Erantzulea) tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskainitako produktu eta zerbitzuen kudeaketa egiteko eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

    Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, harreman komertzialaren jarraipena egiteko eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko helburuak betetzeko (esate baterako, egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko edo legediak ezartzen duen epean kontserbatzea). Epe honen ondoren datuak ezabatuak izango dira, konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.

    Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpeko moduan erabiliko dira. Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; Encodigo-en lan egiten duten pertsonei espresuki jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela eta Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

  2. Legitimizaziorako Oinarri Juridikoak

    Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (buletina jasotzeko, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea edo online denda erabiltzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzea (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira.

  3. Datu pertsonalak biltzea

    Tratamenduaren Erantzuleak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

    Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

    Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Enpresak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

    Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Tratamenduaren Erantzuleak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

    Buletinetan harpidetza eginez gero, erabiltzaileek zerbitzu horietan baja eskatu ahal izango dute nahi duten unean, info@encodigo.com helbide elektronikora eskaera bat bidaliz edo Tratamenduaren Erantzuleak horretarako ematen duen beste edozein bitarteko erabiliz, hala nola "Baja eman" izeneko mekanismoa, buletinen azken zatian dagoena.

    Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

  4. Interesdunen eskubideak

    Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Encodigo, Licenciado Pozaren kalea 60 Bilbo 48013 , telefonoa: 94 442 08 48 edo, bestela, info@encodigo.com helbide elektronikoaren bitartez.

    Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

    Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

  5. Datuen Babeserako Ordezkaria

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak Encodigo, formación y rehabilitación S.L.ak tratatuko dituela, IFK: B95372959; helbidea: Poza Lizentziatuaren kalea 60, 4803 Bilbo (Bizkaia).

  6. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

    Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Tratamenduaren Erantzulearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Tratamenduaren Erantzulearen menpe.

  7. Encodigo Sare Sozialetan

    Tratamenduaren Erantzuleak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

    Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Tratamenduaren Erantzulearen profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio enpresari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

    Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Tratamenduaren Erantzuleak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, enpresarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Tratamenduaren Erantzuleari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Tratamenduaren Erantzulea sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

    Erabiltzaileei jakinarazten zaie Tratamenduaren Erantzulearen sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

    Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Tratamenduaren Erantzuleak duen pribatutasun politika bete beharko ditu.

    Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Tratamenduaren Erantzuleak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez.

    Tratamenduaren Erantzuleak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

    Tratamenduaren Erantzuleak Facebook, Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

    Tratamenduaren Erantzuleak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Tratamenduaren Erantzuleak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

    Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Tratamenduaren Erantzuleak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

  8. Segurtasun-neurriak

    Tratamenduaren Erantzuleak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Tratamenduaren Erantzulearen erantzukizunpekoak.

    Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari webgunerarekin lotutako edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 94 442 08 48 telefono zenbakia edo info@encodigo.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

  9. Trafiko-datuak

    Web gune honek, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

    Erabiltzaileari informatu egiten zaio Tratamenduaren Erantzuleak bere IP helbidea tratatu dezakela web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango informaizo hau ematea web gunean sartzen den bakoitzean.

    Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics edo antzeko tresnekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaileak orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Tratamenduaren Erantzulearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

  10. Indarraldia eta aldaketak

    Tratamenduaren Erantzuleak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako.

    Tratamenduaren Erantzuleak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Tratamenduaren Erantzuleak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

  11. Jurisdikzioa

    Tratamenduaren Erantzulea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Tratamenduaren Erantzulea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bilboko Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

    Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.